Azkoitiko EH Bilduk bilgune berria estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Atzo, ostirala, egin zuten bilgune berriaren inaugurazio ekitaldia, Juan Karlos Izagirre bertan zela

Juan Karlos Izagirre atzo Azkoitian, bertako EH Bilduko kideekin. Azkoitiko EH Bilduk Bilgunea inauguratu zuen atzo, ostirala, arratsaldean. Trenbidearen Zumardia kaleko 15. zenbakian du lokal berria. Atzo estreinatu zuten, eta bertan izan zen, besteak beste, Juan Karlos Izagirre 2019ko foru hauteskundeetako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua. Izagirrek "azkoitiarren eskuzabaltasuna eta elkarlana" eskertu zituen ekitaldian. Eneritz Artetxek eta Asier Garate Txibilter-ek bertso batzuk abestu zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide