Sindikatuak eta Sidenorreko zuzendaritza zoriondu ditu Azkoitiko PSE-EEk, lortu duten aurreakordioagatik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko uzt. 26a, 12:43

PSE-EEko zinegotzi Janire Igoaren aburuz, lan "ezinhobea" egin dute bi aldeek, "langileen interesak defendatuta lor zitekeen akordiorik onena" erdietsi dutelako.

Azkoitiko PSE-EEk LSB-USO, CCOO eta UGT sindikatuak eta Sidenorreko zuzendaritza zoriondu ditu lortu berri duten bost urterako hitzarmen kolektiboaren aurreakordioagatik. PSE-EEko zinegotzi Janire Igoaren aburuz, lan "ezinhobea" egin dute bi aldeek, "langileen interesak defendatuta lor zitekeen akordiorik onena" erdietsi dutelako. Igoak esan duenez, bi aldeek agertu dituzten ardura eta konpromisoa izugarriak izan dira. "Aurreakordioak asko eragingo du Azkoitiko ekonomian eta ingurukoan, eta arnasa emango die langileei eta horien familiei".

ELAk eta LABek hiruna ordezkari dituzte Langileen Batzordean, eta bi sindikatu horiek azaldu dutenez, aurrekoardioa "negargarria" da, hainbat arrazoi tarteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide