ARGAZKI BILDUMA: Realak eta Real Unionek bana berdindu dute Azkoitian jokatutako lagun arteko partida

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Realak eta Real Unionek lagun arteko partida jokatu zuten atzo, asteazkena, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian. Jendetza izan zen partida ikusten, eta giro bikaina sortu zen zelaian. Bana berdindu zuten bi taldeek norgehiagoka, eta partida bukatzean gaztetxoenek sinadurak eskatu zizkieten jokalariei. Bi taldeetan azkoitiar banak jokatzen du, gainera: Igor Zubeldiak Realean eta Mikel Azkoitik Real Unionen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide