Joseba Beristain (Azkoitia, 1978) ari da konposatzen
Elkano, lehen mundu bira animaziozko filmaren musika. Dibulitoon etxeak jakinarazi du albistea, eta irailean hasiko dira Beristainen lana grabatzen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin, Fernando Velazquezek zuzenduta.
Teresa eta Galtzagorri haurrei zuzendutako animaziozko filmari ere jarri zion musika Beristainek iaz, eta Goya sarietan hautagai izan zen.