Zea Mays taldeak Azkoitian eskainiko du bere udako birako kontzertuetako bat. Andremari jaien egitarauaren barnean antolatu du udalak kontzertua, eta abuztuaren 16an izango da talde bizkaitarra herriko plazako oholtza gainean. Bilboko taldeak zortzi disko kaleratu ditu: Zea Mays; Elektrizitatea; Harrobian; Sortuz, grabitatearen aurka; Morphina; Era; Da eta Harro. Iaz, berriz, 20 urteko ibilbideko kantak biltzen dituen 20 Urte izeneko bilduma argitaratu zuen.