90 urte dituzten 33 azkoitiar omenduko dituzte Andramari jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko uzt. 24a, 12:52

Iazko omenaldiko irudi bat. (Azkoitiko Udala) Andramari jaietarako gero eta gutxiago falta da, eta azkoitiarrak dagoeneko hasi dira prestatzen. Festetako ekitaldien artean, urtero bezala, aurtengo urtean 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrak omenduko dituzte. Guztira, 33 azkoitiar omenduko dituzte; horietatik 28 emakumeak dira, eta bost gizonezkoak. Abuztuaren 17an izango da ekitaldia, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak eta udalak antolatuta. Hona hemen omenduko dituzten herritarren zerrenda: - Francisca Alberdi Olazabal - Victoria Ansola Larrañaga - Maria Josefa Arambarri Mendizabal - Rufina Aramendi Etxaniz - Dolores Arraztio Saralegi - Mari Carmen Arregi Juaristi - Mª Nieves Arregi Idigoras - Aniceta Arriba de Martin - Juan Mª Azpillaga Odriozola - Dominica Beitia Larrañaga - Josefa Cendoya Orbea - Josefa Corrales Gomez - Encarnacion Domenech Arrieta - Juana Maria Etxeberria Guridi - Basilia Epelde Aldalur - Cristina Fernandez Margullón - Jose Francisco Ganzarain Etxaniz - Concepcion Garate Etxabe - Mª del Rosario Ibañez Quintanilla - Secundino Iraeta Ibarguren - Maria Iturbe Alkorta - Jesusa Larrañaga Murua - Teresa Larrar Oruesagasti - Mª Josefa Merino Olaya - Marina Miqueo Zabaleta - Prudencio Oñederra Epelde - Bernarda Olaizola Guridi - Mª Milagros Orbegozo Sagarzazu - Feliciano Peña Peña - Josefa Antonia Soraluze Mendiola - Josefa Trigo Tercero - Mª Teresa Urzelai Agirregomezkorta - Paula Zubizarreta Albizu  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide