Azkoitiko erretiratuak Aittolara joango dira abuztuaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko uzt. 17a, 15:24

Azkoitiko erretiratuak iaz, Aittolan. (Ibon Errazu) Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak Aittolara irteera antolatu du abuztuaren 23rako. Ibilaldiko egunean Azkoitiko erretiratuak 10:00etan abiatuko dira, plazatik, eta Eibarko Arrate auzoko Tiro-Pitxon jatetxean hamaiketakoa egingo dute. Jarraian, Aittolara joango dira, Aittola Zar jatetxean bazkaltzeko, eta Azkoitira 20:30ak aldera itzuliko dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, Plaza Ondoren bulegoan. Elkarteko bazkide direnek 26 euro ordaindu beharko dute bidaia, eta bazkide ez direnek 29 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide