Seirak pasatuta hasi da Azkoitiko V. Duatloi Herrikoia. Guztira, 36 lagunek hartu dute parte proban; 32 gizonek eta 4 emakumek. Plaza Berritik atera dira kirolariak eta bi kilometro lasterka egin ostean, bizikleta hartu dute Balda plazan. Bost kilometroko itzulia eginda, azken kilometroa korrika egin dute. Lehen sailkatua Unai Zialtzeta azpeitiarra izan da; 19 minutu eta 28 segundo behar izan ditu Plaza Berrien helmugaratzeko. Haren ostean, 20 minutu eta 46 segundoko denbora eginda amaitu du proba Koldo Aranguren azkoitiarrak. Hirugarrena, berriz, Mikel Ugarte azpeitiarra izan da (21:15).
Emakumeetan aurrena Mari Carmen Seijas azkoitiarra izan da, 25 minutu eta 45 segundo behar izan ditu proba bukatzeko. Bigarren emakumea, berriz, Izaro Larrañaga azkoitiarra izan da (30:06), eta podiuma Maite Hidalgo azkoitiarrak osatu du (33:42).
Hona hemen gaur arratsaldeko Azkoitiko duatloiko irudi bilduma:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide