ARGAZKI BILDUMA: Giro ederrean ospatu dituzte beste behin Urrategiko festak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ostiralaz geroztik festa giroan eta horien prestaketan murgilduta ibili dira herritarrak Urrategi auzoan. Hain zuzen ere, ostiralean XIII. Mus Txapelketa egin zuten Azkoitiko auzoko elkarteak, eta 35 bikotek parte hartu zuten lehian. Goizaldera arte luzatu zitzaien txapelketa; izan erem 02:00ak aldean eskuratu zuten txapela Eizmendi eta DaniĀ azpeitiarrek. Bigarren sailkatu ziren Jexux Urratei eta Fernando, eta hirugarren Arkaitz Burruntzi eta Didaka. Laugarren, berriz, Markelek eta Gazteluk egin zuten. Mus Txapelketa festen atarikoa besterik ez zen izan, eta gaur, igandea, hartu du jai giro nagusiak auzoa. Goizean hasita, hainbat ekitaldi izan da, hala nola meza, herri kirolak eta bertso emanaldia izan dira. Arratsaldean, berriz, umeentzako puzgarriez, jolasez, Lopeneren ganaduez, trikitilariez eta asto probez gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Asto proban Txibilterreko eta Koateiko astoak aritu dira nor baino nor, eta Koateikoa nagusitu da. Hona hemen ostiraleko eta gaurko irudien bilduma (Argazkiak: Ibon Errazu eta Kris Fernandez):

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide