Hainbat atzerako ispilu hautsi dituzte bart Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

"Gaur gaueko erreleboak egin dituen lan neketsuak Atraskua taberna ondoko txixa lekuan". Hala zioen herritar batek Urola Kostako Hitzari bidali dion mezuak. Hiru argazki ere bidali ditu herritar horrek, eta irudi horietan ikus daitekeenez bart gauean hainbat autoren atzerako ispiluak hautsi dituzte Azkoitian. Hain zuzen ere, hiru autoren atzerako ispiluak agertu dira hautsita, Joanes Etxeberri kalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide