Imanol Aleson azkoitiarra beste proba batean. (Goierriko Hitza)
Imanol Aleson azkoitiarrak eta Julian Marcillo madrildarrak Andorrako Vallnord Ultra Traileko Euforia 233 izeneko proba irabazi dute. Aurtengoa lasterketaren hamargarren edizioa izan da, eta mendi lasterkari azkoitiarra Morcillorekin parte hartu du, proba bikotekakoa delako. Asteazkenean hasi zen proba, eta bart bukatu da.
Lasterketa guztian jaun eta jabe izan dira Aleson eta Morcillo, eta halaxe bukatu dute proba, lehen postuan. Probako parte hartzaileek 233 kilometroko eta 20.000 metroko maldadun ibilbideari egin diote aurre, eta Alesonek eta Morcillok 67 ordu eta 15 minutu behar izan zituzten Europako ultra trailik gogorrenetakoa bukatzeko. Denbora horri esker, bi kirolariek Euporia 233 probako denbora marka ezarri dute.