Kantabriara ibilaldia antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak uztailaren 11rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko uzt. 4a, 15:57

Santillana del Mar eta Comillas herriak ezagutzeko aukera izango dute ibilaldira joaten direnek. Ostirala bitartean eman ahal izango da txangorako izena, elkartearen bulegoan.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Kantabriara ibilaldia antolatu du uztailaren 11rako, asteazkenerako. Hain zuzen ere, Santillana del Mar eta Comillas herriak ezagutzeko aukera izango dute ibilaldira joaten direnek. Ostirala bitartean eman ahal izango da txangorako izena, elkartearen bulegoan. Uztailaren 11n 08:00etan aterako da autobusa liburutegiaren aurreko geltokitik. Goizean, 13:30ak arte, Santillana del Mar bisitatuko dute, eta bazkaltzera Comillasera joango dira. 18:15ak aldean hartuko dute Azkoitira itzultzeko autobusa, eta Plaza Ondokoek azaldu dutenez, 20:30ak aldean iritsiko dira herrira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide