Azkarate gaineko errepidea berrituko du Foru Alundiak irailean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko uzt. 3a, 17:53

Ia hiru kilometroko errepide zatia egokituko dute, neguan hainbat arazo sortu delako bertan. Lanak eta hilabete eta erdian egingo ditu foru erakundeak, eta horiek 726.322,64 euroko aurrekontua dute.

GI-2634 errepidean, Azkarate gainean, bide zorua berritzeko proiektuaren lanak kontratatzeko prozesuari hasiera eman dio gaur, asteartea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak. Irailean hasiko dituzte ia hiru kilometroko zatia egokitzeko lanak, errepidearen bi norantzetan, eta hilabete eta erdian bukatzea aurreikusten du aldundiak. Obren aurrekontua 726.322,62 eurokoa da. Aldundiak azaldu duenez, Azkarate gaineko errepide zati horretan nabarmena da "zama handiko ibilgailuek eta kamioiek eraginda", zoruan hainbat arazo dagoela: "Pitzadura luzeak eta hainbat zartadura ageri dira". Arazo horiek "areagotu" egin dira azlen hilabeteetan, "egueraldiaren ondorioz". Aldundiak zoruaren egituraren gaitasuna handitu nahi du, aurreikusitako trafikoaren eraginetara. Gainera, segurtasunari eta erosotasunari lotutako hainbat ezaugarri ere hobetuko ditu, baita zorua babestu ere. Imanol Lasa foru bozeramaileak azaldu duenez, neguan zehar hainbat errepidetan aparteko bidezaintza lanak egin behar izan dituzte. "Neguko eguraldiak eta klimak nabarmen kaltetu ditu goi kotetan kokatutako errepideetako zoruak, gatzak azkarrago hondatu du horien egoera, eta horrek guztiak presazko esku hartzeak egitera behartu du Aldundia".  Arazo horiei, kamioien eta ibilgailu astunen trafikoa erantsi behar zaie: "Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen bide azpiegitura horren erabiltzaileek sarritan eskatu dute lanok egitea, eta foru erakundeak Gipuzkoako errepide sareearen mantenuarekiko, zaintzarekiko eta segurtasunarekiko duen konpromisoa berresten dute lan hauek".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide