Azkoitiko Dean tabernak festa giroan ospatuko du 40. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko uztailaren 3a

Azkoitiko Dean tabernak 40. urteurrena ospatuko du uztailaren 13an eta 14an. Ostiralean hasiko dituzte ospakizunak, urdaiazpiko moztailea eta musika egongo dira tabernaren terrazan, 19:30etik aurrera. Festa giroak larunbatean jarraituko du, eta bazkaria egingo dute Laja jatetxean, 15:00etan. Bazkarian parte hartu nahi dutenek hilaren 11rako eman behar dute izena Dean tabernan, eta 30 euro ordaindu beharko dute. Musikaz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek, M eta Jotakie taldeen eskutik. Bi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte tabernaren atarian, 19:00etatik aurrera, eta 19:00etatik 20:00etara, debaldeko edana eskainiko du Deanek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide