Zubeldia eta Aperribay gaur, Anoetako bulegoetan. (Reala)
Realak eta Igor Zubeldiak (Azkoitia, 1997) akordioa erdietsi dute gaur, ostirala, eta talde txuri-urdinarekin zuen kontratua 2024ko ekainaren 30era arte luzatu du futbolariak. Gaur arte sinatuta zuen kontratua 2021era artekoa zen, eta beste hiru urterako luzatu du Realarekin zuen hitzarmena. Jokin Aperribay Realeko presidentearekin bildu ostean, eguerdian sinatu du kontratua Anoetako bulegoetan.
Zubeldiak 2016ko maiatzaren 13an jokatu zituzten lehen minutuak Realarekin. Hain zuzen ere, Valentziaren kontra jokatu zuen Mestalla futbol zelaian. Orduz geroztik, lehen taldera igaro eta hainbat partida jokatu du. Urola Kostako Hitzak Zubeldiari egindako elkarrizketa honako lotura honetan irakur daiteke.