Matadeixen eskaintzen dituzte filmak. (Argazkia: Beris Txokondo)
Azkoitiko Matadeixek 22 urte betetzen ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko, egitarau zabala prestatu zuten Matadero Ekintzakeko kideek ekainerako. Hainbat kontzertu,
Dantza ala hil zinema zikloa eta ekitaldi bereziak egin dituzte ekainaren 9tik gaur artean, eta biharko egun osoko egitaraua prestatu dute.
Besteak beste, bizipoteoa, bazkaria eta serigrafia tailerra egingo dituzte goizean eta arratsaldean. Gauean, berriz, Anakrosis, Nasty Surgeons eta Nekrocake taldeen kontzertuak izango dira, eta, ondoren, VI. Gau Beltza egingo dute.
Hona hemen, biharko egitaraua:
Ekainak 30, larunbata.
12:00. Bizipoteue.
14:30. Bazkaria.
17:30. Serigrafia saioa.
22:30. Kontzertuak: Anakrosis, Nasty Surgeons eta Nekrocake.
00.00. VI. Gau Beltza.