Joseba Diaz korrikalari azkoitiarrak Saint Lary Patou Trail mendi lasterketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Joseba Diaz lasterkaria. Joseba Diaz korrikalari azkoitiarrak Saint Lary Patou Trail mendi lasterketa irabazi du. Skyrunner France National Series probako lehen lasterketa jokatu zuten asteburuan Frantziako Saint Lary-Soulan herrian, eta aurrena sailkatu zen azkoitiarra, 39:09  denbora eginda. Kilometro bertikal probak 3,7 kilometroko luzera zuen, eta 1000 metroko desnibel positiboa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide