Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Azkoitian, Garbigunean pneumatikoak lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Atxilotutako bi gazteek 20 eta 23 urte dituzte. Ertzaintzak Garbiguneko atea indarrez irekita zegoela eta bi gizonek autoaren barruan erabilitako hainbat pneumatiko zituztela adierazi du.

Ertzaintzak 20 eta 23 urteko bi gizon atxilotu ditu bart Azkoitiko Garbigunean, pneumatikoak lapurtzea leporatuta. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gau erdia pasatuta auto bat ikusi zuten Zumarragarako bidean dagoen Garbigunearen atarian, eta bi gizonak ezkutatzen saiatu baziren ere, atzeman egin zituzten. Ertzaintzak Garbiguneko atea indarrez irekita zegoela azaldu du, eta Citroen C15 markako autoaren barruan erabilitako hainbat pneumatiko zituztela adierazi. Gazteak, identifikatu ostean, atxilotu egin zituzten. Bi atxilotuak epailearen esku utzi ditu Ertzaintzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide