Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du zapatuan Plaza Berrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 26a, 12:12

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du zapatuan, ekainak 30, Plaza Berrian, 19:00etan hasita. Azken urteetako ohiturari jarraituz eskainiko du emanaldia bandak, eta hainbat abesti joko dute musikariek, hala nola Thiller, Mambo bando uno, Mix Los Rodriguez, Samba de Janeiro, Marry You, My Sharona, Echame la culpa, Dramas y comedias, Electro Fender, Living on a prayer, El rey, Tekila eta Electro Style. Julen Etxaniz ariko da aurkezle eta abeslari lanetan, eta Born to Dance eskolako dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian. Carlos Muñozek zuzenduko du kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide