Auto batek su hartu du Azkoitiko Eroskiko aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Auto batek su hartu zuen atzo, astelehena, Azkoitiko Txerloia auzoan dagoen Eroskiko aparkalekuan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Peugeot 307 batek hartu zuen su, olio ihes batek eraginda. 17:00etan piztu zen sua, eta suhiltzaileak bertaratu ziren berehala. 17:25erako itzali zuten sua, eta autoa kixkali bazen ere, ez zen bestelako kalterik suertatu: inor ez zen zauritu, eta beste autorik ez zen kaltetu. Hona hemen atzo arratsaldean herritar batek grabatutako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=z9Krmdu1laQ&feature=youtu.be

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide