Anaitasunak batzar orokorra eta Gorrixen Egune prestatu ditu astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 25a, 15:28

Iazko Gorrixen Eguneko sarituak. (Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak denboraldi amaierako egunak ospatuko ditu asteburuan, ohiko batzar orokorrarekin eta Gorrixen Egunekin. Zapatuan, ekainaren 30ean, Gorrixen Egune ospatuko dute. Lehenik, Anaitasunan jokatutako guztien omenez eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko meza egingo dute, 13:00etan, parrokian. Behin meza amaituta, 14:00etan, bazkaria izango da Joseba Jatetxean. Horren ostean, urteroko sari banaketa egingo dute: talde bakoitzean gol gehien sartu dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu dena sarituko ditu klubak. Omenaldientzat eta bestelako momentu alaientzat izango da tartea bazkalostean. Ostiralean, ekainak 29, Anaitasunak ohiko batzar orokorra egingo du. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, eta bertan denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu izango dituzte aztergai Zuzendaritza Batzordeko kideek. Denboraldiko laburpena egingo dute batzarrean: klubaren arlo ekonomikoak, antolakuntzaren arloa eta kirol arloa aztertuko dituzte bazkide eta gurasoen aurrean. Datorren denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak ere azalduko dituzte. Bazkideei eta bazkide ez direnei batzarrera bertaratzeko eskatu die klubak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide