Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa antolatu dute, irailerako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 25a, 15:56

Elkargunean izango da, irailaren 10etik 14ra, eta bost orduko bost saio eskainiko dituzte guztira, 15:00etatik 20:00etara.

Azkoitiko Udalak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa antolatu du bigarren urtez. Nekazaritzan eta baratzeetan erabiltzen diren produktuak erabiItzeko ikastaroa Elkargunean izango da, irailaren 10etik 14ra, eta bost orduko bost saio eskainiko dituzte guztira, 15:00etatik 20:00etara. Interesatuek udaletxeko Arreta Bulegoan eman dezakete izena dagoeneko, 8:00etatik 15:00etara bitarteko ordutegian. Izena emateko, nortasun agiriaren kopia eta bi argazki aurkeztu beharko dira. Ikastaroa, 18 urtetik gorako herritar orori irekita dago, eta guztiz doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide