Marea Urdina mugimenduko kideek piztu zuten sua Balda plazan. Haur zein helduek dantza emanaldiak eskaini zituzten.
Dantzak eta suak hartu zuen atzo Azkoitia. Gizarte inklusibo baten alde egindako lana aitortuz, Marea Urdina egitasmoko kideek piztu zuten Balda Plazako sua. Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta parrokiko abesbatzak Azkoitia abestia interpretatu zuten ekitaldiari hasierako emateko. Sua baretu zenean, berriz, Sahatsa dantza taldeak hainbat pieza eskaini zituen, herritar ugariren aurrean.
Musika eta dantzak ere protagonistak izan ziren arratsaldean. Izan ere, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola eta Bizkargi dantza taldeetako ikasleek dantza emanaldia eskaini zuten, Balda Plazan.
Hona hemen ekitaldiko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157698320969075"]