Etxebideko zerrendetan Azkoitian erroldatutako 304 pertsona edo bizikidetza unitate daude. Horietatik gehienek, 216k (%71k), alokairuko etxebizitza publikoa eskatzen dute, eta 88k (%29k) erosteko etxebizitzaren alde egiten dute.
Janire Igoa Azkoitiko Udaleko PSE-EEko zinegotziak agertu duenez, "alokairua da Azkoitian dauden etxebizitza arazoak arintzeko irtenbidea".
Janire Igoa Azkoitiko zinegotzia, Pedro Jauregi Etxebizitza sailburuordea eta Pablo Garcia Etxebizitzako zuzendaria, agerraldian. (PSE-EE)
304 etxebizitza eskatzaile horietatik, %57 (175) kide bakarreko bizikidetza unitateak dira, eta ia %25ek (72k) 30 urte baino gutxiago dituzte.
Igoak etxebizitza politika berrorientatzea eta Azkoitian eraikitzen ari diren etxebizitzetan alokairua sustatzea eskertu nahi izan dio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari eta IƱaki Arriola sailburuari. "Helburua alokairuko parke publikoa gehitzera zuzenduko diren ekintza ildoak diseinatzea da, eraikuntza berrien zein etxe hutsen bidez. Politika hori pertsonen premiak betetzera zuzenduko da, eta etxebizitzen alokairua eta birgaitze lanak erraztera bideratuko da", azaldu du Igoak.