Esker onez jaso du Anarik Adarra Saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 22a, 10:46

Anari Adarra Saria jasotzen. (Juan Luis Romatet) Donostiako Viktoria Eugenia antzokia leporaino beteta zela jaso zuen Adarra Saria atzo Anari Alberdik. Esker onez jaso zuen saria Donostia Kulturaren eskutik, eta kontzertu sakon eta hunkigarria eman zuen. Zaleak, lagunak nahiz bidaideak izan zituen alboan saria jasotzean. Anariren kide izan diren musikariak izan zituen alboan atzoko kontzertuan. Han ziren egungo Anari osatzen duten Mariano Hurtado (teklatuak), Drake (baxua), Ander Mujika (gitarra) eta Mikel Abrego (bateria). Eta handik igaro ziren Xabi Strubell, Pello Ramirez, Jomes, Petti, Maite Arroitajauregi, Borja Iglesias, Beñardo Goietxe, Ager Insunza, Karlos Osinaga Txap... (Argazkia: Bidehuts) Viktoria Eugenia antzokian zela, Manadako kideak aske utzi izana salatu nahi izan zuen musikariak. "Hemen izanik, manifan gara. Nazka", idatzi zuen Anarik sare sozialetan, eta behean ageri den argazkia argitaratu zuen. Izan ere, Iruñean, manifestazio jendetsua egin zuten Sanferminetako talde bortxaketaren erasotzaileak baldintzapean aske utzi izana salatzeko. (Argazkia: Twitter) Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Adarra Sariaren harira musikariari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide