Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak gaur goizean egin du udako zozketa, eta 149 izan da zenbaki saritua. Kanpaxa masaia dendak banatu du zenbaki saritua, eta haren jabeak hilabeteko epea du saria jasotzeko. Bestela, erreserbako zenbakiarentzat izango da saria; 101 zenbakiaren jabearentzat, alegia. 600 euroko balioa duen bidaia eskuratuko du irabazleak.