EGUNERAKETA: Bertan behera utzi dute Azkoititik Hirukurutzetarako tartean ustez galdutako pertsonaren bilaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 17a, 19:10

Norbait laguntza eske entzun duela esanez abisua eman du herritar batek, eta ertzainak eta suhiltzaileak inguruak miatzen ibili dira arratsaldean, emaitzarik gabe.

Azkoitiko Urrategi auzotik Hirukurutzetarako bidean galduta edo arazoren batekin egon zitekeen pertsona baten bila ibili dira bazkalondotik ertzainak eta suhiltzaileak, baina bilaketa bertan behera utzi dutela jakinarazi du Ertzaintzak. "Inguru guztia miatu dute eta ez dute ezer topatu. Inor desagertu izanagatik salaketarik ere ez da jaso eta, beraz, bilaketa bertan behera gelditu" dela azaldu diote UROLA KOSTAKO HITZAri Ertzaintzaren prentsa zerbitzuan. Herritar baten abisua jaso dute eguerdi partean larrialdietarako zerbitzuek. Laguntza eske ari zen norbaiten ahotsa entzun duela adierazi du abisua eman duenak, Urrategi auzotik Hirukurutzeta mendira igotzeko bidearen inguruan, eta horregatik jarri dute martxan bilaketa..

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide