Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko baratze parkea. (AzkoitikoUdala)
Azkoitiko baratze parkean doako tailer bat eskainiko dute datorren astelehenean, ekainak 18: Nola egin aurre gaixotasunei eta izurriteei? Tailerra herritar guztiei zuzenduta dago, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa izango baratzeko erabiltzailea izatea. Ikastaroa 18:00etatik 20:00etara izango da, San Martingo baratze parkean. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da.