Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak datorren ikasturterako izen ematea zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 12a, 15:24

(Argazkia: Maxixatzen) Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak 2018-2019 ikasturterako izen ematea zabaldu du. 7 urte edo gehiago dituzten neska-mutilek dute izena emateko aukera; 2011 urtean edo lehenago jaiotakoek, alegia. Astean bi entrenamendu egingo dituzte; ikasleen arabera zehaztuko dituzte asteko bi entrenamendu egunak. Izena eman nahi duenak ekainaren 29ra bitartean izango du horretarako aukera. 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita edo  azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora idatzita eman ahalko da izena. Mezu horretan honako informazio hau zehaztu beharko da: ikaslearen izen-abizenak, jaiotze data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta astean entrenamendu batera edo bitara joango den ikaslea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide