Izena eman duten talde kopurua handia delako, egun bat lehenago hasiko da 3x3 Futbol Festa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 11a, 14:50

Aurten, 153 taldek eman dute txapelketarako izena, eta kopuru handia denez, egun bat gehiago izango du txapelketak. Horrenbestez, hilaren 21ean hasiko da, eta ekainaren 24an bukatu.

Azpeitia Cup kirol elkarteak 3×3 Futbol Festa antolatu du beste urte batez, Azkoitiko Udalaren babesarekin. Aurten, 153 taldek eman dute txapelketarako izena –iaz baino 23 talde gehiago–, eta kopuru handia denez, egun bat gehiago izango du txapelketak. Gaur, astelehena, jakinarazi du Azpeitia Cup elkarteak ekainaren 22an hasi beharrean, 21ean hasiko dela txapelketa, eta igandean bukatuko da, ekainaren 24an. "Ikusten dugu ezin dugula inor parte hartzeko aukerarik gabe utzi, eta horregatik hartu dugu neurri hau", azaldu dute Futbol Festaren antolatzaileek. Oraindik ez dute futbol partiden egutegia osatu, eta bukatzen dutenean, www.azpeitiacup.com webgunean jarriko dute ikusgai 3x3 txapelketaren antolatzaileek. 11 urtetik beherako gaztetxoek parte hartuko dute 3x3 txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide