Azkoitiko Zubiaurre elkartea izan da Txantxiku Igeriketa Sariko talderik onena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

(Argazkia: Goiena) Txantxiku Igeriketa Saria jokatu zuten joan den larunbatean Oñatiko (Gipuzkoa) Zubikoa kiroldegian. Benjamin eta alebin mailetako igerilariak elkartu ziren bertan; guztira, 300 bat neska-mutil. Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako igerilariak bildu ziren Oñatin, eta talde onenaren saria Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteak eskuratu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide