Josu Garate iazko Duatloi Herrikoiaren helmugan. (Ane Olaizola)
Uztailaren 14an izango da aurtengo Azkoitiko Duatloi Herrikoia, 18:00etan, Plaza Berrian hasita. Probaren bosgarren edizioa izango da, eta dagoeneko zabalik dago proban izena emateko epea. Parte-hartzaileek hiru kilometro korrika eta bost kilometro bizkletan egin beharko dituzte. Plaza Berrian hasiko da proba, eta bi kilometro lasterka egin ostean, bizikleta hartu eta Santakutz eta Munategi inguruan ibiliko dira kirolariak. Ondoren, herri barruko zirkuitoan kilometro bat egingo dute lasterka, eta Plaza Berrian bukatuko dute proba.
Duatloi Herrikoiaren Facebookeko orrialdean eman daiteke izena, uztailaren 13ra bitartean. Dena den, egunean bertan ere eman ahal izango da izena. Aurrez izena ematen dutenek zazpi euro ordaindu beharko dute; egunean bertan ematen dutenek, berriz, hamar euro. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute lasterketan, eta ibilbideko bizikleta zatia mendiko nahiz errepideko bizikletarekin egin ahal izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, beharrezkoa izango da kaskoa janztea. Zalantzak argitzeko azkoitikott@gmail.com helbidera idatz daiteke.
Uztailaren 14an egingo da aurten V. Duatloi Herrikoia, eta antolakuntzak proban parte hartzeko izen ematea ireki du. Duatloi Herrikoiaren Facebook orrialdean eman beharko da izena uztailaren 13ko gauerdia baino lehen. Proba 18:00etan hasiko da Plaza Berrin.
Proba herrikoia egingo dute aurten, baina federatuen duatloia ez. Izan ere, proba antolatzeko beharrezko baimenak lortzeko "arazo ugari" izan dutela adierazi du Azkoitri taldeak, eta, horren eraginez, aurten proba ez antolatzea erabaki dute kideek.