Gitarra egileen topaketa egin zuten asteazkenean, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Eskolan. Gipuzkoako hainbat gitarra egile elkartu zen bertan, eta gitarra klasikoak nahiz elektrikoak egiteko prozesuak izan zituzten hizpide, baita anplifikadoreak egiteko prozesua ere. Gitarra egileez gain, gitarrazaleak ere bertaratu ziren bilkurara; hogei bat lagun elkartu ziren lanbide eskolan.
Hona hemen topaketako irudi batzuk:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide