Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du Azkoitia BHIk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitia BHI Ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso zuen asteartean, hilak 5, Urdaibaiko Madariaga dorrean. Duela hilabete lortu zuten ziurtagiria ikastetxeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste 30 ikastetxerekin batera. Lau urterako balioa duen ziurtagiria Agenda 21 taldeko ikasle batek jaso zuen, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide