Xabi Oroz saskibaloi jokalaria.
Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) saskibaloi jokalaria Espainiako Selekzioak deitu du XVIII. Mediterraneoko Jokoetan aritzeko. Mediterraneo inguruko herrialdeek parte hartzen dute joko horietan, eta Tarragonan (Herrialde Katalanak) ospatuko dute jaialdia. Ekainaren 22tik uztailaren 1era bitartean egingo dituzte jokoak, eta 33 diziziplinatako kirolariek parte hartuko dute bertan; guztira, 26 nazionalitateko 4.000 kirolarik.
Haien artean izango da Oroz. Hain zuzen ere, 3x3 modalitatean parte hartuko du eskolta azkoitiarrak; ekainaren 27tik 29ra jokatuko da txapelketa hori. Guztira, lau kirolari hautatu ditu selekzioak, eta horietako bat da Delteco GBCko jokalaria. Harekin batera ariko dira Daniel de la Rua (Real Canoenc), Nil Bria (CB Manresa) eta Adnan Omeragic (Iberostar Tenerife). 22 urte ditu Orozek, eta bera da laukotea osatzen duen jokalaririk zaharrena. Hark azaldu duenez, duela astebete jakin zuen hautatua izan dela, baina gaur egin da ofizial erabakia. Orozek lehen aldiz parte hartuko du jokoetan, eta "oso gustura" dagoela adierazi du.