Autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa izango da larunbatean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 6a, 16:57

(Argazkia: Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak emakumeei zuzenduta martxan jarritako ahalduntze ikastaroen barruan, larunbat honetan, ekainaren 9an, Anaitasuna Kanku eskolak bigarren autodefentsa saioa emango du Elkargunean. 10:00etatik 13:00etara izango da saioa, eta, bertan, eskolako arduradunak diren Rita Juaristik eta Juan Murillok formakuntza fisikoa eta mentala eskainiko dizkiete bertaratzen diren emakumeei. Ikastaroa irekia da eta interesa duen orok parte har dezake. Udalaren eta Kanku elkartearen asmoa da urte osoan eskaintzea autodefentsa saioak, hilean behin. Ikastaroak teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuko ditu, baina helburua da ikasitakoa baliagarria, praktikoa eta eraginkorra izatea. Autodefentsaz gain, autoestima lantzeko tailerra ere martxan jarri dute ekainean. Asteazkenero izango dira saioak, Miriam Herbonen eskutik, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide