Azkoitia BHI Ikastetxearen XXVII. Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 5a, 16:40

Azkoitiko ikastetxeak antolatutako XXVI. Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa egin dute gaur eguerdian, Baztartxo antzokian. Azkoitiko, Eskoriatzako, Getariako eta Zarauzko bertsolariek idatzitako 30 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Azkoitia BHI Ikastetxeko Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako XXVI. Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa egin dute gaur eguerdian Baztartxo antzokian, Ixabel Jauregik gidatuta. Guztira, 30 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, Azkoitiko, Eskoriatzako, Getariako eta Zarauzko bertsolariek. Agustin Arrietak, Itziar Unanuek eta Mailu Larrañagak osatutako epaimahaiak erabaki du zein izan diren lan horien artean onenak. Irabazleek gaur jaso dituzte sariak, bertsoak jendaurrean abestu ostean. Gainera, Erniarraitz bertsolzale elkarteko bi kidek, Aitor Salegik eta Eneritz Artetxek, saritutako bertsoen balorazioak egin dituzte. Aurtengoan, bi berrikuntza izan ditu lehiaketak: batetik, Batxilergoko ikasleek ere parte hartzeko aukera izan dute, eta, bestetik, azkoitiar batek idatzitako bertso onenari ematen zitzaion saria kendu dute. Talde bakoitzean bi sari banatu dituzte, baina horien artean zenbait saririk gabe gelditu dira. Hona hemen aurtengo sarituen izenak: Azkoitia BHI ikastolako irabazleak -A taldea  (12-14 urte bitartekoak) 1. saria: Haritz Alberdi eta Joritz Arozena, Euskararen haria lanarekin. 2. saria: Anartz Zubizarreta, Astebete deskonektatuta lanarekin. -B taldea (12-16 urte bitartekoak) 1:saria: Ioritz Legardaereño eta Joseba Tena, Haur honen istorioa lanarekin. 2. saria: Karmele Olariaga eta Zihara Gabilondo, Bortxaketa lanarekin. -C taldea (12-18 urte bitartekoak) 1.saria: Julene Iturbe, Begietatik entzuten denean lanarekin. 2.saria: Saririk ez. Azkoitia BHI ikastolaz kanpoko irabazleak -A taldea (12-14 urte bitartekoak) 1. saria: Naia Arrizabalaga, Autobuseko leihotik lanarekin. 2. saria: Amets Aizpurua, Arrantza lanarekin. -B taldea (12-16 urte bitartekoak) 1. saria: Aner Euzkitze, Az(azk)ala(k) margotuta lanarekin. 2. saria: Saririk ez. -C taldea (12-18 urte bitartekoak) 1. saria: Oihana Arana, Farolen argiten lanarekin. 2. saria: Haizea Arana, Azala sare lanarekin. Ikusi hemen ekitaldian hartutako argazkien bilduma: [flickr_set id="72157695960125561"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide