Azkoitian igerileku berria egiteko dauden aukerak aurkeztuko dituzte asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko eka. 4a, 16:44

Azkoitiko igerilekua. (Elkargunea) Sestra ingeniaritza enpresak Azkoitian igerileku berri bat non eta nola egin daitekeen aztertu du, eta Instalakuntza Duinak Orain! taldeko kideek informazio hori herritarrei jakinaraziko diete. Hain zuzen ere, bilera irekia egingo dute etzi, asteazkena, 19:00etan, Elkargunean. Bestalde, gaur egun prozesua zein egoeratan dagoen eta zein izango diren hurrengo urratsak azalduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide