Joxepe Santizo, sariarekin (Entrena Gipuzkoa)
Entrenatzaile Gipuzkoarraren eguna izan zen ostiralean, eta bertan elkartu ziren aurtengo futbol talde txapeldunetako entrenatzaileak. Futbol Entrenatzaileen Gipuzkoako Batzordeak antolatutako sari banaketan, Joxepe Santizo Anaitasunako nesken lehen taldeko entrenatzaileak Gipuzkoako entrenatzaileei emandako sarietako bat jaso zuen. Santizok
Gipuzkoako Senior Nesken mailatik Emakumezkoen Euskal Ligara igo du taldea aurten.