Otaba jaietan murgilduta ibili dira asteburuan Azkoitiko Elosua eta Aittola auzoetan. Azken horretan, atzokoa izan zuten festa egun bakarra. Eguerdian Aittolako gurutzean auzoan hildakoen aldeko meza egin ondoren. jendetza elkartu zen bazkaritara Aittola Zaharreko mandioan; eta iluntzera arte luzatu zuten festa, bertsolariekin eta erromeria giroan. Elosuan, berriz, larunbatetik ari dira ospatzen aurtengo Otabak. Asteburuan, besteak beste, mendi irteera gidatua, mus txapelketa, Azkoitiko eta Bergarako pilotarien arteko partidak eta gizaprobak egin dituzte Elosuan; eta gaur, jaiak bukatzeko, Otaba Txiki eguna ospatuko dute, honako egitarauarekin:
- 12:00etan, auzoan hildakoen aldeko meza.
- 13:00etan, piskolabisa.
- 15:00etan, auzo bazkaria.
- 17:30ean, ume, gazte eta helduentzat jolasak.
- 19:00etan, triki poteoa.
- 21:00etan, auzo afaria eta erromeria.
- 00:00etan, jaien amaiera.
- Egun osoan zehar, trikitilariak.
Hemen, berriz, Elosuan eta Aittolan asteburuan ateratako argazkiak, Ibon Errazurenak: