Herrixen merkatari elkarteak hamargarren urteurrena ospatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

(Argazkia: Maxixatzen) Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak 10 urte bete ditu maiatzean, eta, horren harira, Merkataritza Eguna ospatu zuten atzo. Herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, kalejira, umeentzako saioak eta sari banaketak egin zituzten egunean zehar. Merkataritza Egunaren helburua da herriko saltoki txikiek duten garrantzia ikustaraztea, eta, horretarako, “argazki erraldoia” atera zuten eguerdian. Ikusi atzoko argazkiak Maxixatzen atarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide