Jon Oteizak eta Iagoba Urangak Zaramagako Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jon Oteiza eta Iagoba Uranga txapelarekin. (Oteiza pilota elkartea) Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko Jon Oteiza eta Iagoba Uranga pilotariek Zaramagako Txapelketaren jubenil mailako finala jokatu zuten, atzo, osteguna, Gasteizko Zaramaga auzoan. Lehia estua jokatu zuten azkoitiarrek Errioxako bikote baten aurka, baina, azkenean, 22 eta 20 irabazi zuten. Euskal Telebistak irudiak hartu zituen partidan, eta bihar, larunbata, 12:00etan, ETB4 katean eskainiko dute partida osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide