Floreagako hiru ikaslek saria jaso dute Kantaurialdea bideo lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 31a, 17:55

Floreagako ikasleak saria jasotzen. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoa Naturaldia programaren barruan antolatutako Kantaurialdea bideo lehiaketako sarietako bat irabazi dute Floreaga Ikastetxeko Agustin Garcia, Ali El Jmay eta Iker Maldonado ikasleek. Azkoitiko hirukoteak taldekako mailako saria lortu dute Natura deituriko lanari esker, eta gaur, osteguna, izan dira aldundiko egoitzan saria jasotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide