Gatibu eta Silence taldeen kontzertuak izango dira uztailaren 21ean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 30a, 18:28

Gatiburen eta Silence taldeen kontzertuak izango dira uztailaren 21ean, Azkoitiko plazan. Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak eta udalak elkarlanean antolatu dituzte emanaldiak, eta 22:00etan hasiko dira. Doan izango dira zuzenekoak. Hamalau urteko ibilbidea du Gatibu Bizkaiko euskal-rock talde ezagunak, eta kontzertu ugari eman ditu urte guztiotan Euskal Herriko hainbat txokotan. Silence, berriz, Azkoiti-Azpeitiko talde jaioberria da. Gaztea irratiak antolatutako XXVII. Maketa Lehiaketaren finalera iritsi zen taldea, baina sari nagusia irabazteko atarian gelditu zen joan den apirilean. Hori bai, entzuleen botoei esker, 2.500 euroko GazteBizHitza saria eskuratu zuten musikariek. Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Silence taldeari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide