Jasokunde kooperatibak batzar nagusia egingo du igandean, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 30a, 11:26

Azkoitiko Jasokunde kooperatibako bazkideen batzar nagusia egingo dute igandean, ekainak 3, Baztartxo antzokian. 103 urte bete ditu aurten kooperatibak, eta, egun, 620 bazkide ditu. Bileraren lehen deialdia 11:30ean izango da, eta bigarrena, 12:00etan. Kooperatibak ohar batzuk eman ditu bileraren harira. Saioan parte hartzeko, bazkideek nahiz ordezkoek ezinbestekoa izango dute bazkide txartela aurkeztea. Gainera, pertsona bakoitzak gehienez beste bi ordezka ditzakeela jakinarazi dute. Opari banaketan batzarrean agertzen diren guztiek parte hartuko dute. Honako hau da batzarrean landuko diren gaien zerrenda: - 2017-06-04ko batzar nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena. - 2017ko urteko kontuak eta balantzearen onarpena. - 2017ko kudeaketari buruz zaintza batzordeko txostena. - 2017ko emaitza ekonomikoak. - Kontseilu Errektorea eta Zaintza Batzordea berritzea. - Bazkideentzat abantailak. - Galderak eta eskariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide