Ainhoa Aizpuru Urola Erdiko enpresetako ordezkariekin egindako bilkuran. (Ainhoa Aizpuru)
Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru Azkoitiko Intxausti jauregian izan zen atzo, asteartea. Urola Erdiko enpresetako ordezkariekin bildu zen, aldundiaren estrategiaren, planaren, programaren eta deialdien berri emateko. Gainera, enpresetako ordezkarien ekarpenak, ideiak eta iritziak ere jaso ahal izan zituen diputatuak. "Elkarlalnean oinarrituta ari gara aurrera egiten, etorkizuna elkarrekin marrazten", azaldu du Aizpuruk.