Pedro Berriotxoa eta Antton Valverde adiskide izendatu ditu Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 28a, 15:16

(Maxixatzen.eus)
Pedro Berriotxoa (Urretxu, 1958) eta Antton Valverde (Donostia, 1943) numerario eta ohorezko adiskide izendatu zituen joan zen zapatuan Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Intxausti jauregian egindako ekitaldian. Aretoa goraino bete zen, eta ekitaldian izan ziren, besteak beste, Juan Bautista Mendizabal elkarteko presidentea, Asun Urzainki presidente ordea eta Julian Serrano idazkaria. Berriotxoak eta Valverdek diploma eta domina bana eskuratu zituzten, eta biek hartu zuten hitza ekitaldian. Ekitaldiko irudi bilduma Maxixatzen.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide