Larunbat honetan, maiatzaren 26an, bukatuko da Azkoitiko Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioa, Khami eta Kalakan taldeek sortutako Mugak ikuskizunarekin. Santa Kutz komentuan izango den emanaldia 18:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Mugak proiektuak tradizioa eta modernitatea batzen ditu, baita ikerketa eta entretenimendua ere. Txalaparta, alboka, panderoa edo txirularen aintzinako soinuak munduko beste instrumentu batzuekin nahasten dituzte ikuskizunean, tradizio musikal desberdinen mugak hautsiz.