IRUDIETAN: Udane Juaristi etxaurre bat margotzen ari da Behe Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 24a, 10:26

Udane Juaristi artista azkoitiarra baserri bate etxaurrea margotzen ari da Lekunberrin (Behe Nafarroa). Asteartean hasi zen horma irudia egiten, eta bihar, ostirala, bukatzea aurreikusten du. Juaristiz gain, beste bi artista ere ari dira Espazio B eta B galeriak antolatutako Kaleko Artea egitasmoan parte hartzen: Igor Rezola eta Daniel Muñoz. Azken asteetan hainbat mural egin ditu Juaristik batean eta bestean. Esaterako, Hospitalet de Llobregaten egin zuen irudi bat maiatzaren hasieran, eta apirilean Madrilgo Pinta Malasaña jaialdian izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide