Ekainaren 3an egingo dute Azkoitiko Ikaskirol Krosa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 23a, 12:09

Iazko Ikaskirol Kroseko irudi bat. (Ane Olaizola) Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Ikaskirol taldeak antolatutako Ikaskirol Krosa ekainaren 3an, igandea, egingo dute. Aurtengoa krosaren 36. edizioa izango da, eta, urtero bezala, HH4 eta DBH2 mailen arteko Azkoitiko, Azpeitiko nahiz Errezilgo neska-mutilek parte hartu ahalko dute bertan. HH4 eta HH5 mailetako ikasleak Beti Poz elkartearen paretik abiatuko dira, eta Plaza Berrian amaituko dute proba. LH eta DBH mailetako korrikalarien irteera eta helmuga, berriz, Plaza Berrian izango dira. Proba guztiak amaitutakoan, 12:30ean, parte hartzaileen artean opariak zozkatuko dituzte, eta, ondoren, sari banaketa egingo dute, Plaza Berrian. Hona hemen lasterketen ordutegia: 10:30. HH4ko ikasleen lasterketa (400 metro, itzuli txiki bat, Beti Poz elkartean hasita). 10:45. HH5eko ikasleen lasterketa (400 metro, itzuli txiki bat, Beti Poz elkartean hasita). 10:55. LH1eko ikasleen lasterketa (550 metro, itzuli txiki bat, Plaza Berrian hasita). 11:05. LH2ko ikasleen lasterketa (550 metro, itzuli txiki bat, Plaza Berrian hasita). 11:15. LH3ko ikasleen lasterketa (1.100 metro, bi itzuli txiki, Plaza Berrian hasita). 11:25. LH4ko ikasleen lasterketa (1.100 metro, bi itzuli txiki, Plaza Berrian hasita). 11:35. LH5eko ikasleen lasterketa (1.550 metro, itzuli txiki bat eta handi bat, Plaza Berrian hasita). 11:45. LH6ko ikasleen lasterketa (1.550 metro, itzuli txiki bat eta handi bat, Plaza Berrian hasita). 11:55. DBH1 eta DBH2ko ikasleen lasterketa (2.000 metro, bi itzuli handi). Itzuli txikia egingo dutenak Plaza Berritik abiatuko dira, Ibai Ondo zeharkatuko dute, eta Plaza Berrian amaituko dute lasterketa. Itzuli handiak, berriz, honako gune hauek zeharkatuko ditu: Plaza Berria, Santa Klara, Trino de Uria, Ibai Ondo eta Plaza Berria.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide